MANDATARIA

Bidaia denboran zehar Erdi Aroko Bilbon

Erdi Arora bidaia egin nahiko zenuke egun batez?

Mandataria talde-jokoaren parte-hartzaileek Erdi Aroko Bilbon murgiltzeko aukera izango dute, bere zazpi kale famatuak babesten dituzten harresien artean.

Lortu ezazu garaipena beste taldeen aurka aire zabaleko ginkana zirraragarri honetan, Erdi Aroko gizartea eta hiriak nolakoak ziren ezagutuz modu praktiko eta dibertigarrian.

Bi orduko dibertsioa / dibertimendua izango duzu 50 parte-hartzaile ere izan ditzakeen joko honetan. Zatoz Mandatariaz gozatzera!

  • Parte-hartzaileak: 4-20 (9 urtetik gorakoak soilik adierazi)
  • Adina: Guztientzat. Adin txikikoak heldu batek lagunduta.
  • Gaia: Erdi Arora bidaia denboran zehar
  • Iraupena (gutxi gorabehera): 2 ordu
  • Lekua: Bilbo (kalean)
  • Ordutegia: Astelehenetik igandera / domekara. 10:00, 12:35, 16:00 eta 18:35ean
  • Hizkuntzak: Gaztelania. Laster euskara eta ingelesa.
  • Prezioa: 15€ / pertsona

OHIKO GALDERAK – FAQ

Zein da gutxieneko eta gehieneko jokalari kopurua?

Talde bakoitzak gutxienez bi jokalari izan behar ditu, eta gehienez bost. Parte hartzen, gutxienez talde bat egon behar da, eta gehienez lau. Hau da, erreserba egiteko, gutxienez lau lagun egon behar dira, eta gehienez hogei.

Ez da beharrezkoa taldeen erakuntza erabakitzea jokatzeko ordua heldu arte, baina interesgarria eta gomendagarria da erakuntza pentsaturik izatea, bereziki parte-hartzaile ugari badaude.

Erreserba egiten dutenez gain, jende gehiagok parte hartzen al du jokoan?

Ez, erreserba egin dutenek soilik parte hartuko dute. Beraz, ez da beste inor egongo ginkana egiten erreserbatutako denbora-tartean.

Beharrezkoa al da korrika egitea edota sasoi fisiko onean egotea?

Ez, ez da beharrezkoa. Enigmak ebazteko, bizkor joatea baino alderdi garrantzitsuagoak badira, hala nola, behaketa, parte-hartzaileen arteko koordinazioa edo talde-laneko jokoa.

Zer gertatzen da euria eginez gero?

Jokoa euriarekin ere egiteko prestaturik dago, dibertigarria izateari utzi barik. Euria hiri honen adierazgarri da, baita Erdi Aroan ere. Beraz, jantzi egokiekin eta aterkiarekin etortzea nahikoa izango da.

Zeintzuk dira jantzirik egokienak?

Euria iragarrita egonez gero, gomendagarria da eguraldi horrekin jokatzeko jantzi eroso eta egokiekin etortzea.

Maskotekin egin daiteke jokoa?

Bai, noski! Kalean jokatzen denez, zure maskotarekin joan zaitezke une oro.

Dibertsitate funtzionala duen jendeak jokatu dezake?

Bai, ibilbidearen zatirik handiena oinezkoen eremu lau batetik igarotzen da.

Zein hizkuntzatan egin daiteke Mandataria jokoa?

Gaztelaniaz soilik egin daiteke. Hala ere, laster euskaraz eta ingelesez ere egin ahalko da.

Erreserba

Zenbat denbora lehenago erreserbatu behar da?

Gutxienez 24 ordu lehenago egin behar da erreserba.

Erreserba aldatu edo deuseztatu daiteke?

Behin erreserba eginda ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa, baina beste egun edo ordu bat erreserbatu ahalko da hitzordua 72 orduko aurrerapenarekin gutxienez deuseztatzen bada.

Ezingo da erreserba aldatu edo deuseztatu 72 ordu baino gutxiago geratzen direnean.

Zer gertatzen da berandu iritsiz gero?

Berandututako denbora jokoaren denbora erabilgarritik kenduko da (gehienez ere 10 minutu). 10 minutu baino gehiagoko atzerapenarekin helduz gero, erreserba bertan behera geratuko da, dirua bueltatzeko edota beste egun batean jokatzeko eskubiderik gabe.

Talderen bateko jokalari bat soilik berandu helduz gero, jarduera egiten den bitartean jokora batzeko aukera izango du.

Escribir
Kaixo!